REMEMBER MY NAME

}

Asteartea 25 Azaroak | 19:30 h. | Golem Azkuna Zentroa | Sarrera librea

Remember my name

Estreinaldia

  • Zuzendaria: Elena Molina
  • Gidoia: Elena Molina
  • Muntaia: Begoña Ruiz
  • Argazkia: Juan Meseguer
  • Soinua: Begoña Ruiz
  • Produkzioa: Boogaloo Films

Frantzia, Espainia.

2023

73 min.

Solasaldia:
Ana Elena Altuna.
Ongi Etorri Errefuxiatuak

Remember my name

Marokotik Melillako hesia gurutzatu ostean, laguntzailerik gabeko adingabeentzako mojen Divina Infantita harrera-zentroan sartu da Ihsen. Bitartean, Hamzak 18 urte bete, eta La Purísima, mutilentzako harrera-zentroa, utzi behar du. Bakarrik ailegatu ziren denak Melillara, baina familia berria aurkitu dute: Nana dantzakonpainia. Lan gogorraren ondoren, Got Talent telebista-saioan lehiatzeko hautatu dituzte, baina argiak itzaltzean desagertzen den lilura bizi dute han.

Remember My Name ez da laguntzailerik gabeko adingabeei buruzko filma, kolektibo horren atzean dauden pertsonei buruzkoa baizik.

Dokumentalak zenbait aukera eskaintzen ditu, gertuko begiradaz eta pertsonaiengana eta haien bizitzetara gizatasunez gerturatuz; eta Elena Molinak horiei presentzia ematea (ez ahotsa, ahotsa bai baitute jada) lortzen du: zein diren, haietako bakoitzak izena duela eta partekatzen duten sailkapenaz harago norbait badirela erakutsiz.

Antolatzen du:

Logo Gobierno 2024 web

Koordinatzen du:

irudi-berria

Kolaboratzaileak:

Bilbao    cear     cear