MATAR A UN RUISEÑOR

}

Ostirala 29 Azaroak | 19:30 h. | Golem Azkuna Zentroa | Sarrera librea

The Good Postman

Zinexit Classic

  • Jatorrizko izenburua: To Kill a Mockingbird
  • Zuzendaria: Robert Mulligan
  • Gidoia: Horton Foote
  • Ekoizlea: Alan J. Pakula
  • Muntaia: Aaron Stell
  • Argazkiaa: Russell Harlan
  • Musika: Elmer Bernstein
  • Aktoreak: Gregory Peck, Mary Badham, Phillip Alford, John Megna, Ruth White, Paul Fix, Brock Peters, Frank Overton, Rosemary Murphy.

EEUU

1962

129 min.

“Argitasun-egoeran filmatu dela dirudien maisulana; ñabarduraz beteriko filma, mezua eta, sentikorkeriarik gabe, aparteko sentikortasuna duena. Gidoi bikaina Harper Leeren eleberri bakarrean (Pulitzer Saria) oinarritzen da. Hain zuzen ere, idazleak ez zuen inoiz gehiago ezer argitaratu. Zinemarako egindako egokitzapena arrazakeriaren kontrako aldarriari eta haurtzaroko ikuspegiari atxiki zitzaion samurtasun berdingabez. Halaber, bizitza eredugarri baten paradigma ezartzen zuen Gregory Pecken interpretazio neurritsu eta bikainak, bere ibilbide osoko onenak. Ahaztezina.”

(Pablo Kurt: FilmAffinity)

“Robert Mulliganek eleberriaren espiritua eta berdintasunari buruzko eta arrazasegregazioaren aurkako mezua antzeman zituen, baita istorioaren tempoa eta Alabamako 30. hamarkadako uda hartako bero-giroa ere. Bestalde, protagonistak gidatzen asmatu zuen ikuslearen begikotasuna eskuratzen duten antzezpen ahaztezin eta hunkigarrietara.

“Matar a un ruiseñor” filmak 25. postua du film estatubatuar onenen zerrendan, American Film Instituteren arabera, 2007an. Eta 1995az geroztik, «kultural, historiko eta estetikoki adierazgarritzat» jotzen du Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiak.”

(WMagazin.com)

Antolatzen du:

Logo Gobierno 2024 web

Koordinatzen du:

irudi-berria

Kolaboratzaileak:

Bilbao    cear     cear