IZURDE MUTIKOA

Beste urte batez luzatzen diegu ZINEXITen ekitaldi berri bat LHko ikasleei Giza Eskubideak irakaskuntzan jorra ditzaten.
14. edizio honetan, IZURDE animazioko filma aukeratu dugu.
MUTIKOA
Helburua: ikasleei haurren oinarrizko eskubideak eta pertsona guztiek bizitza duina izateko beharrezkoak diren oinarrizko premiak azaltzea.
ZINEXIT ESKOLAren edizio honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, eskerrik asko parte hartzeagatik!
Ekitaldi honetarako bereziki egindako materiala prestatu dugu.
Izurde batzuek itsasoan galdutako ume bat salbatzen dute, eta familiako beste bat balitz bezala hezten dute. Poz-pozik bizi dira olatu azpian, harik eta munstro zital batek urpeko mundua bereganatzen duen arte. Umetxoa lehorrera erbesteratzen dute, eta bertan bihotz oneko Murvarid kapitainak hartzen du etxean.