CAPTAINS OF ZAATARI
Azaroak 21 astelehena | 19:30 h. | Golem Azkuna Zentroa | Sarrera doan
DOKUMENTALA
-
Zuzendaria: Ali El Arabi
-
Ekoizleak: Ali El Arabi, Aya Dowara, Amjad Abu Alala, Michael Henrichs
-
Argazkia: Mahmoud Bashir
-
Musika: Konsonant Music
-
Muntaia: Menna El Shishini, Alaa Dajani, Simon El Habre
Egipto
2021
73 min.
SOLASALDIA:
José Ignacio Alonso Romero
Galder Reguera
Fundación Athletic.
Bi lagun banaezin, Mohmaud eta Fawzi, Jordaniako Zaatari errefuxiatu esparruan bizi dira, eta amets bat dute: futbolari profesional bihurtzea, beren bizitzako errealitate zailari aurre egiteko. Munduko kirol akademia entzutetsu baten bisita jasotzen dutenean, biek esperotako aukera izaten dute.
“Mundu osoan 22 errefuxiatu esparru baino gehiago bisitatu ondoren, uste nuen errefuxiatu baten beharrak soilik janaria, ura eta aterpea zirela. Aitzitik, Mahmoudek eta Fawzik kontzeptu hori aldatu zidaten. Errefuxiatu batek munduaren parte izan behar duela ulertu nuen, beste guztiek bezala: aukerez gozatu, bizitza normala izan, eta, batez ere, amets egiteko dohainaz gozatu. Aukerarik gabeko leku batean beren ametsei eusten ikusi nituenean, konturatu nintzen bi heroiren ondoan nengoela eta haien istorioak dokumentatu egin behar zirela”.
(Ali El Arabi, zuzendaria)