ANATOMÍA DE UN ASESINATO
Azaroak 25 ostirala | 19:30 h. | Golem Azkuna Zentroa | Sarrera doan
Zinexit Classic
-
Jatorrizko izenburua: Anatomy of a murder
-
Zuzendaria: Otto Preminger
-
Gidoia: Wendell Mayes. Liburua: John D. Voelker
-
Ekoizlea: Otto Preminger
-
Argazkia: Sam Leavitt
-
Musika: Duke Ellington
-
Muntaia: Louis R. Loeffer
-
Aktoreak: James Stewart, Lee Remick, Ben Gazzara, Arthur O’Connell, Eve Arden, Kathryn Grant, George C. Scott.
AEB
1957
88 min.
Benetako gertaera batean oinarrituta, film hau zinemaren historiako drama judizial ospetsuenetako bat da. Otto Premingerrek zuzendu zuen maisutasunez, eta ekoizlea ere bera izan zen. Indar polemiko nabarmenarekin jorratzen da garai hartan tabua zen sexu indarkeriaren gaia. Ez zaigu argitzen Fred Manion armadako tenienteak eta ustezko bortxatzailearen hiltzaileak zein haren emazteak engainatu egiten gaituzten edo zintzoak diren, eta, beraz, justiziaren eraginkortasunari buruzko zalantza areagotzen da egiari eta gezurrari dagokionez.
Otto Premingerrek ez ditu bere pertsonaiak epaitzen eta ez dio inolako moraltasunik ezartzen. Gertaerak zuzenean azaldu besterik ez ditu egiten, inolako “flash back”-ik gabe, eta ikusleari uzten dio erabakitzen zer dagoen ondo eta zer ez. Hemen egin zituzten lehen urratsak Ben Gazzara, Lee Remick eta George C. Scott aktoreek. Eta James Stewartek aktore onenaren saria lortu zuen Veneziako Zinemaldian, defentsa abokatuaren interpretazio bikainagatik. Filmak 7 izendapen lortu zituen Oscar sarietarako, baina ez zuen bakar bat ere lortu, urte hartan Ben-Hur filmarekin lehiatzeko zorte txarra izan baitzuen.
160 minutu badituzu, zatoz zinemako maisulan hau jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin ikustera. Lehen minututik gozatuko duzu, kreditu tituluak Saul Bassen lan onenetako bat baitira.