ZINEXIT TOPAKETAK 2023

Golem Azkuna Zentroa | Urriak 10 | 1. aretoa | SARRERA DOHAN

Oharra:
Sarrera doan eskatu behar da leihatilan URRIAREN 6TIK AURRERA.

topaketak-zinexit

Urriak 10. 2023 | 19:30

Urriaren 10ean, beste hitzordu bat izango dugu ZINEXIT TOPAKETEN 8. edizioarekin, film bat estreinatuko dugu eta eztabaida berezia egingo dugu.

.

ZINEXIT TOPAKETAK 2023

EL APRENDIZ

Proiekzioa. ESTREINALDIA

Urriak 10 asteartea | 1 Aretoa | 19:30

Espainia

2023

14 min.

  • Zuzendaria: Raúl Campos

SINOPSIS

Europara iritsi berri den gazte batek mugikor-konpontzaile hasiberri gisa hasten du bere ibilbidea, gogor lan egiten du etorkizuna irudikatzen duen bitartean. Dena den, bezero baten telefonoan aurkitzen duena errealitatearen astindu bat izango da, munduaren ikuspegia birpentsaraziko diona.

UPON ENTRY (La llegada)

Proiekzioa

Urriak 10 asteartea | 1 Aretoa | 19:30

w

Solasaldia

  • Alejandro Rojas, Juan Sebastián Vásquez, Raúl Campos, filmaren zuzendariak

  • Laura Gómez, aktorea
  • Aurkezlea: Zuriñe Rodríguez, kazetaria

Espainia

2022

74 min.

  • Zuzendariak: Alejandro Rojas, Juan Sebastián Vásquez
  • Gidoia: Alejandro Rojas, Juan Sebastián Vásquez
  • Argazkia: Juan Sebastián Vásquez
  • Produktoreak: Carlos Juárez, Carles Torras
  • Muntaia: Emanuele Tiziani
  • Aktoreak: Alberto Ammann, Bruna Cusí, Ben Temple, Laura Gómez

SINOPSIS

Alberto Ammann (“Celda 211”) eta Bruna Cusí (“Verano 1993”) Goya sarietako irabazleak thriller itogarri bateko protagonistak dira. Filmak AEBetako aireportuetako immigrazio kontrol zorrotzak islatzen ditu zehatz-mehatz.

 

Diego hirigile venezuelarra da; Elena, berriz, Bartzelonako dantzaria. Biei onartu dizkiete bisak, eta Estatu Batuetara joango dira, bizitza berri bati ekiteko. Beraien asmoa da ibilbide profesionalak bultzatzea eta “aukeren lurraldean” familia bat osatzea. Baina New Yorkeko aireportuko immigrazio gunean sartzean, bigarren mailako ikuskapen gelara eramaten dituzte. Bertan, aduanako agenteek ikuskapen prozesu desatsegin bat eta galdeketa nekagarri bat egiten diete, bikoteak ezkutatzeko zerbait izan dezakeen jakiteko.

Antolatzen du:

Koordinatzen du:

irudi-berria

Kolaboratzaileak:

Bilbao
cear