TRIALS OF SPRING (Estrenaldia)

}

Azaroak 16 | 19:30 | Golem Alhóndiga Bilbao

TRIALS OF SPRING
  • Zuzendaria: Gini Reticker
  • Ekoizlea: Beth Levison
  • Productora Asociada: Abigail Disney
  • Muntaia: Jenny Golden
  • Musika: Blake Leyh
  • Generoa: Documental
  • Harremana: hope@forkfilms.net

AEB

2015

90 min.

SOLASALDIA: Jesús Álvarez. Amnistía Internacional Euskadi.

TRIALS OF SPRING

Hiru  egiptoar emakumeren jarraipena egiten du filmak: Hend Nafea, musulman gazteak,  kartzela zigor bati egin beharko dio aurre Kairoko Tahrir plazako manifestazioetan izandako agerpenengatik; Mariam Kirollos, gazte kristau, hiritarra, denbora luzez izan da emakumearen eskubideen aldeko aldarrikatzaile, eta Khadiga Hennawi, 60 bat urte inguruko alargunak “Mama K” ezizena jaso zuen, iraultzaileen zaintzaile bihurtzeagatik.

Azken lau urteetan bizitza hauen arteko lan pertsonal eta politikoak, herrialde osoko emakumeen esperientzien enblema bihurtu dira, eta haien bizipenek, euren etorkizunaren eraikuntzan emakumeek daukaten benetako eginkizuna argitzen dute.

TALDEAREN HITZAK

“Ez dut uste, zementu diren eta elkarrekin gauzak finko mantentzen dituzten emakumeei buruzko nahiko istorio dagoenik”, dio Levisonek. “Gatazkei buruz hitz egiten denean, bakea egiteko egunez egun gertatzen ari denari buruz egin beharrean, sarritan, dagoenari buruz eta zein tokitan dagoenaren arabera egiten dela uste dut. “Odolik ez baldin badago, ez da saltzen” esaera zaharraren antzekoa da”. 

“Izan ere, “hemen daude mendebaldeko zinegile hauek arabiar emakume hauei laguntzeko saiatzen” ideia saihestu nahi genuen, batez ere, elkarri eta euren buruei laguntza emateko emakume gogor eta kementsuak direlako eta euren herrialdeei laguntzeko asko egiten ari direlako”. 

Antolatzailea:

gobierno-vasco  convivencia

Koordinatzailea:

irudi-berria

Laguntzaileak:

amnesty-international  cear  Bilbao  golem