TAJ MAHAL (Estreinaldia)

}

Azaroak 15 | 19:30 | Golem Alhóndiga Bilbao

TAJ MAHAL
  • Zuzendaria: Nicolas Saada
  • Gidoia: Nicolas Saada
  • Ekoizlea: Patrick Sobelman
  • Muntaia: Christophe Pinel
  • Argazkia: Léo Hinstin
  • Musika: Nicolas Godin
  • Aktoreak:  Stacy Martin, Louis-Do de Lencquesaing, Gina McKee, Alba Rohrwacher, Fred Epaud, Praveena Vivekananthan
  • Harremana: www.bacfilms.fr

Frantzia-Belgika

2014

89 min.

SOLASALDIA: Arantxi Padilla. EITBko berriemailea Hego Amerikan..

TAJ MAHAL

2008an Bombayko Taj Mahal hotelean izandako eraso terrorista batek, irailak 11ko zoritxarra gogoratu nahi izan zuen. Film bizi honetako Louise, 18 urteko frantziar gazte protagonistak, bakarrik biziraun beharko du hoteleko bere logelan, erasoaren gauean.

Benetako gertakari haietan inspiraturik ,”Hitchcock-tar” gau honek, ikusle jartzen gaitu biktima errugabe baten tokian, haren egoera larria, eragin psikologikoa, laguntzaren beharrizana eta gatazkan dagoen mundu bateko biztanle garenon benetako ahultasun sentsazioa izatera eramaten gaituelarik.

ZUZENDARIAREN HITZAK

“Asaldatzen nauen gaia da terrorismoarena. Azaldu zen “Espion(s)”, nire lehendabiziko filmean. Ukiturik nengoen irailaren 11ko erasoengatik, eta baita 2004ko Madril eta 2005eko Londresekoengatik ere.

Taj Mahal” filma, Bombayko erasoetatik bizirik atera zen pertsona batekin elkartu ondoren sortu zen. Filma oso leiala da esperientzia hartaz egin zidan kontakizunarekin. Informazio guztia jaso eta haren ikuspuntuetara jo nuen filmaren prestaketa egitean (…) Gaztetasuna, errugabetasuna eta esperientzia eza islatzen ditu Louisek, eta azkarregi heldu arazten  duen egoera batera egokitu beharko du. Bihotza arinduko duen filma egin nahi izan dut.”

Antolatzailea:

gobierno-vasco  convivencia

Koordinatzailea:

irudi-berria

Laguntzaileak:

amnesty-international  cear  Bilbao  golem